
Eunate Astralaga atezainak utzita jokatuko du SD Eibarren
Eunate Astralaga atezainak utzita jokatuko du SD Eibarren
19 urtez azpiko Europako txapeldun izan eta 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa Kolonbian jokatu ondoren, Berangokoak, 2027ra arte berritu duenak, bere lehen esperientzia biziko du Liga F txapelketan talde armaginean
Eunate Astralaga Athletic Clubeko jokalaria utzita arituko da denboraldi honetan SD Eibarren, Athletic Clubekin duen konpromisoa 2027ko ekainaren 30era arte berritu ondoren.
Astralaga (18 urte) harrobi zuri-gorriko etorkizun handiko atezaina da, tamaina handikoa (1,86 m). Haur mailatik Lezaman hezia Bizkerre F.T taldetik igaro ostean, funtsezko pieza izan da bigarren talde zuri-gorrian eta Ipuruara irtenda Liga F txapelketan, maila gorenean, debuta egiteko aukera izango du.
2022an 17 urtez azpiko Munduko txapeldun izan zen Indian Sara Ortega, Jone Amezaga eta Marina Arterorekin batera. 2024 honetan 19 urtez azpiko Europako titulua lortu du eta uztailean Lituanian jokatu zen txapelketako atezainik onena izendatu zuen UEFA-k. Kolonbian jokatzen ari den 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan ere atezain titularra izan da. Espainiako selekzioak Japoniaren aurka galdu zuen final-laurdenetan. Horregatik, Berangokoa laster hasiko da eibartarrekin entrenatzen.