"Ausartak izango gara Valdebebasen"

"Ausartak izango gara Valdebebasen"

David Aznarrek Athleticek bere nortasun dominatzailea berreskuratzea nahi du bihar Real Madrilen aurka jokatuko duen hitzordu zailean

David Aznar Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du bihar 19:00etan taldeak Alfredo Di Stefanon jokatu baino lehen. Egutegiaren hirugarren jardunladia irteera zail honekin dator, eta Athleticek gogoan du aurkariak denboraldi honetan taldea asko indartu duela. "Oso talde lehiakorra izango da. Dinamika onarekin gatoz. Eszenatokia nahikoa motibagarria da, astean zehar lan asko egin dugu eta emaitza ona izatea espero dugu".

"Denok dakigu aurkari horren aurka % 100eko arreta jarri behar dugula. Ausartak izango gara Valdebebasen eta protagonistak izan nahi dugu. Iaz bi partida oso estu bizi izan genituen haien aurka. Orain talde indartsuagoa dugu aurrean", esan du Davidek.

Taldeak bi garaipen ditu jokatutako bi jardunladietatik, baina autokritikarako tartea ere egon da: "Irabazteak bakarrik balio ez zaion taldea gara, eta badakigu ez ditugula bi partida on egin. Ez dugu sentsazio onik izan baloiarekin.. Iaz oso talde menderatzailea izan ginen pilotaren bidez eta hori berreskuratu behar dugu. Garaipenekin askoz hobeto lan egiten da ".

Gainera, iaz taldeari etxetik kanpo irabaztea kosta egin zitzaiola gogorarazi du Aznarrek, eta oraingoz taldeak "gaiztakeria hori hautsi eta maila hori gainditu" duela gaineratu du.

Entrenatzaileak 19 jokalari eraman ditu biharko partidarako, eta horien artean ez dira agertzen Itxaso, Oguiza eta Bibi, lesionatuta baitaude. Elexpuru eta Miranda sendatu dira, baita 20 urtez azpiko hiru internazionalak ere: Sara Ortega, Jone Amezaga eta Maite Zubieta.

Deialdia:
Quiñones, A.Nanclares, Maddi, Landaluze, Gara, Nerea Nevado, Elexpuru, Miranda, Valero, Mariana, L. Baños, Pinedo, M. Zubieta, Nahikari, Sanadri, Azkona, S. Ortega, J. Amezaga eta Zugasti.