Peñen aintzatespenak Lezaman

Peñen aintzatespenak Lezaman

Peñakide batzuk Athleticen instalazioetatik pasa dira aurreko denboraldiko jokalari onenak saritzeko

Erromarako bidaiaren bezperan eta Europako txapelketari hasiera eman baino lehen, pasa den denboraldiko jokalari onenak saritzeko eguna izan da Lezaman. Hainbat peñak,lan saioen amaieran, hainbat sari eman dizkiete gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako kideei.

Garras Saria, lehoiaren atzaparrak eta marka, sestaotar peñari lotuta datorren oroigarri ezabaezina, Garras taldearen bazkideek jardunaldiz jardunaldi eskainitako botoekin osatzen da. Azken batuketek ez dute zalantza izpirik utzi: emakumezkoen aldagelan Nahikari Garciak eskuratu du saria eta Nico Williamsek gizonezkoenean.

Lan bikoitza izan du Unai Simonek. Bermeoko Bizkai Buru Peñak Gaztelugatxeko San Juan saria eman dio atezain arabarrari. Athletic Cluben Peña El Corquetek ere begirune bera izan du Simonekin. Errioxarrek bete egin dute San Vicente de la Sonsierrako peñakideek aurreko denboraldiko futbolaririk onena izendatu duten jokalariari bere pisua ardoz emateko ohitura. Kasu honetan, Murgiako atezainak hartzen ditu Errioxa Garaiko peñaren ohorea... eta ardoa.

Londresko Mr. Pentland ere Lezaman izan da eta Dani Vivian eta Maddi Torreri eman dizkiete euren sariak. Athleticeko lehen taldea zuzentzen 400 neurketa bete zituen Ernesto Valverderi oroigarria eskaintzeko beta ere izan dute. Eta sariak banatzeko zerrena emakumezkoen Peña Athletic All Iron Femenino taldeak osatu du. Zorrotzako peñakideen eztabaidaren ondoren, Ane Azkonaren esku geratu da Nekane Diez Saria.