
Athletic Club Europara bueltan da eta Erroma ilusioz beterik bisitatuko du
Athletic Club Europara bueltan da eta Erroma ilusioz beterik bisitatuko du
Taldea 11:00ak aldera abiatuko da Loiutik Sanceten azken orduko bajarekin eta ostegun honetan 2.600 jarraitzaileren babesa izango du Stadio Olimpikoan
Europako azken partida jokatu eta sei urte eta erdira, Athletic Club Europa League txapelketara itzuliko da ostegun honetan, agertoki bikain batean, Erromako Stadio Olimpikoan. LaLigan erdietsitako azken emaitzen bolada onak ilusioa eta baikortasuna piztu du athleticzaleen artean. Hala ere, iazko lehiaketan finalerdira iritsi eta Bayer Leverkusenen aurka soilik galdu zuen AS Roma talde handiari errespetatu eta humiltasun guztiarekin aurre egingo diote.
Taldea goizeko 11etan abiatuko da Loiuko aireportutik eta 14:15ak aldera iritsiko da Italiako hiriburuko Parco Del Principi hotelera. Arratsaldean, 18:30ean neurketa jokatuko den zelaian entrenatuko da taldea, Ernesto Valverde eta Iñaki Williamsen agerraldien ondoren.
Teknikari zuri-gorriak 24 jokalari eraman ditu Erromara. Min hartuta dauden Unai Simon eta Yeray Alvarezi Oihan Sancet batu zaie, "bilakaeraren zain dagoen ezkerreko muskulu iskiosuralean gaingargarekin". Hortaz, deialdian honako jokalari hauek sartu dira: Julen Agirrezabala, Alex Padilla eta Oier Gastesi (atezainak); Oscar de Marcos, Iñigo Lekue, Andoni Gorosabel, Unai Nuñez, Dani Vivian, Aitor Paredes, Yuri Berchiche eta Adama Boiro (atzelariak); Mikel Vesga, Iñigo Ruiz de Galarreta, Unai Gomez, Ander Herrera, Mikel Jauregizar, Beñat Prados (erdilariak); eta Nico Williams, Alex Berenguer, Gorka Guruzeta, Iñaki Williams, Alvaro Djaló, Javi Marton eta Nico Serrano (aurrelariak).
Gure zaleen Europako lehen irteerarako, Athletic Clubek saldutako sarrerengatik estimatutako jarraitzaile kopurua 2.600 zale ingurukoa izango da.