Erroma zuri-gorria da
Ehunka athleticzalek bete dute Italiako hiriburua 2024/25 Europa Leagueko Liga Faseko lehen partidaren atarian
Erroman izandako jarraitzaile zuri-gorrien jario etengabea errealitate bat da jada. Ehunka athleticzale egon dira jardunaldi osoan zehar AS Roma eta Athletic Cluben arteko Europa Leagueko Liga Faseko lehen partidaren atarian Italiako hiribuaren kaletatik.
Athleticzaleek ez dute galdu nahi izan Europako estreinaldi handi hau eta, ohi bezala, laguntza handia emango diote taldeari Olímpico di Roma zelaiko harmailetatik.