
Madariagaren penaltia, historiarako jaurtiketa
Madariagaren penaltia, historiarako jaurtiketa
Partida amaitzeko bi minutu eskas falta zirenean, sestaoarrak hamaika metroetatik saihestu zuen 1976an Athleticen kaleratzea San Siron
Iñaki Madariagaren izena, historia zuri-gorri handiaren barruan, Milango San Siro estadioari estu lotuta geratu da. 1976ko abenduaren 8an, UEFA Kopako final-zortzirenetako itzulerako partidan, Ezkerraldeko jokalariak kanporaketatik salbatu zuen taldea 88. minutuan sartutako penalti bati esker.
Joaneko partidan, San Mamesen jokatutakoan, Athletic Clubek 4 eta 1 hartu zuen mendean AC Milan, baina itzulikoan gauzak aldatu ziren. Atsedenaldira hutsean iritsi arren, lonbardiarrek hiru tanto egin zituen bigarren zatian eta lehoiak kaleratzearen atarian jarri zituzten, Txetxu Rojo italiarren area barruan lurrera bota zuten arte. Denen harridurarako, Iñaki Madariagak ezker hankarekin jaurti zuen penaltia, sartu eta 3-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Ondorioz, Koldo Aguirrek zuzentzen zuen taldeak kanporaketa gainditu zuen.
Une erabakigarria izan zen denboraldi historiko baten baitan, Athletic Clubek lehen aldiz lortu baitzuen Europako final bat jokatzea Ujpest Dosza, FC Basel, AC Milan, FC Bartzelona eta Racing White Molenbeek taldeak kanporatu ondoren. Hala ere, aurkariaren zelaian sartutako golen balio bikoitzaren ondorioz, Juventus FCk titulua eskuratu zuen San Mamesen.
UEFA Europa Leagueko lehen jardunaldiko partida medio, irailaren 26an, 21:00etatik aurrera AS Roma-ren aurka, Athletic Clubek, Iñaki Madariagarekin batera, Italian egindako jaurtiketa ospetsua gogoratu nahi izan du.