Lehoiak Riazorrera itzuliko dira
Athleticek garaipenaren bidera itzuli nahi du duela bi hilabete Teresa Herrera Trofeoan Deporren aurka galdu zuen estadioan
Egutegiak erabaki du Deportivo Abanca eta Athletic Club taldeek elkarren aurka jokatuko dutela berriro Liga F-ko laugarren jardunaldian. Izan ere, ez da denbora asko igaro joan den abuztuan biek Teresa Herrera Trofeoan lehiatu zutenetik. Orduan, Deporrek 2-1 irabazi zuen zuri-gorriek golak jaso zituzten azkar, eta gero ez ziren partidari buelta emateko gai izan. Bihar puntuak daude jokoan eta lagunartekoa izatetik urrun egongo da. Riazorren jokatuko den neurketa galiziarren aurkako errebalida izango dela esan daiteke.
Deportivo Abanca Lehen Mailara itzuli da. Egun, sailkapenaren behealdean dago eta puntu bat lortu du aurreko jardunaldian Real Betisen aurka Riazorren jokatutako berdinketari esker. Irene Ferrerasek aulkitik zuzendutako taldeak bere proiektua mantendu nahi du Liga F-n eta momentuz bere lehen jardunaldiak FC Barcelonaren eta Atletico de Madriden kontra izan dira. Alcalako azken norgehiagoka horretan agerian utzi zuten zuten oso borrokalariak direla eta eskarmentu handiko futbolariak dituztela edozein areriori sustoa emateko.
Zuri-gorriek, bestalde, 2-0eko emaitzarekin galdu zuten Valdebebasen, eta bigarren zatian denboraldiko minuturik onenak jokatu zituzten. Athletic A Coruñara doa sentsazio on horiek luzatu eta goletan gauzatzeko asmoarekin, Real Madriden aurka falta izan zena. David Aznarrek baja batzuk ditu, joan den asteburuan bezala (Bibiren iraupen luzeko lesio baieztatu da), eta Depor bere zelaian menderatzeko gai den talde bat bilatuko du. Bederatzi puntutik sei lortuta, talde zuri-gorriak goiko alderantz bultzatzen jarraitu nahi du, datorren larunbatean Atletico de Madridek Lezama bisitatu baino lehen (12:00etan).
Athletic Cluben deialdia:
Quiñones, A. Nanclares, Maddi, Landaluze, Valero, Nahikari, Sanadri, Mariana, Azkona, Gara, L. Baños, Pinedo, M. Zubieta, Nerea Nevado, S. Ortega, J. Amezaga, Elexpuru eta P. Zugasti.
Erlazionatutako partidak
Deportivo Abanca - Athletic Club

