“Kaleratzearen jokaldia funtsezkoa izan da”

“Kaleratzearen jokaldia funtsezkoa izan da”

Ernesto Valverdek uste du "zorte txarrekoa" izan dela Agirrezabalaren jokaldia eta talde andaluziarraren ondorengo gola

Ernesto Valverdek San Mameseko prentsa aretoan agerraldia egin du talde zuri-gorriak Sevilla FC-ren aurka 1-1 berdindu ostean. "Berdintzen duzunean, nork berdintzen duen arabera, sentsazio hobeagoarekin edo okerragoarekin geratzen zara. Zuk berdinduz gero, aho zapore hobea izango duzu. Aldiz, berdintzen bazaituzte, puntuek ihes egiten dizutela dirudi. Jokoaren gorabehera bat izan da. Neurketa amaiera heltzear zen eta kaleratzearen jokaldia funtsezkoa izan da. Hori eta gola. Oso partida lehiatua izan da. Haiek oso ondo hasi dira, eta, ondoren, gu hobeto egon gara. Pena izan da. Etxean jokatutako neurketetan ikusi dugu egoera arraroengatik puntuek ihes egin digutela. Sevilla talde bikaina da, ez dute inoiz amore eman eta lan egiten jarraitu behar dugu", laburbildu du entrenatzaile zuri-gorriak.

Valverdek argi eta garbi hitz egin du neurketa aldatu duen jokaldiari buruz: "Guretzat ez da jokalaria kaleratua izateko jokaldia, Julenek baloia ukitu eta kanpora ateratzen baita. Gero jokalaria ukitzen du. Jokaldia aztertzen aritu dira eta kanporatzea erabaki dute. Falta eta kaleratzea".