Athletic Clubeko talde beteranoak Castro FC mendean hartu zuten

Athletic Clubeko talde beteranoak Castro FC mendean hartu zuten

Talde zuri-gorriak 1-8 irabazi zuen talde kantabriarraren mendeurreneko ekitaldietan

Athletic Clubek 1-8 irabazi zion Castro FC taldeari Kantabriako taldearen mendeurrenaren ospakizunen harira jokatutako partidan. Josu Urionak hat-trick bat sartu zuen, Mario Sanchezek birritan urratu zituen Castro FC-ren atearen sareak eta Raul Guerrerok, Ander Lafuentek eta Alain Gonzalezek sartu zituzten gainerako hiru golak.

Larunbateko jardunaldi politean nabarmendu beharreko beste datu bat Athletic Clubeko beteranoen taldearekin Mikel Balenziagaren debuta izan zen. CastrokoEstadio Riomarrera hurbildu ziren ikusleek talde zuri-gorriko izen handiez betetako futbolaz gozatu ahal izan zuten.