
"Porrot honetatik ikasi behar dugu"
"Porrot honetatik ikasi behar dugu"
Valverdek penalti puntutik egindako jaurtiketetan izan duten "egun txarra" deitoratu du, baina "aurrera egitea" eskatu du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek Montilivin Girona FC taldearen aurka 2-1 galdu ostean. Kataluniako taldearen gol erabakigarria penaltiz iritsi zen eta aurretik zuri-gorriek hiru jaurtiketa huts egin zituzten hamaika metroetatik: "Hiru penalti huts egin ditugu eta horretaz gain irabazteko abagune asko izan ditugu. Lehen zatian oso ondo aritu gara, aurrea hartzeko aukera izan dugu eta, hala ere, berdinketarekin joan gara atsedenaldira. Abantailarekin joan behar genuen. Bigarren zatian berriro eraso egiten saiatu gara. Egia da penaltien ondoren partidatik pixka bat joan garela, eta haiek suspertu egin direla eta estutzen hasi zaizkigula. Azkenean egonkortu egin gara, baina kontrako penaltia etorri da. Gureei dagokienez, ez dakit zer esan. Egia da hiru jaurtitzaile desberdin egon direla. Atsedenaldian Iñakiri esan diot beste penalti bat baldin bazegoen berak botako zuela eta ondoren Anderrek bota du. Penaltietan final bat irabaztetik gatoz. Agian gaur egun txarra izan dugu. Horrelakoak dira gauzak".
Galdu izan arren, teknikariak ondorio positibo batzuk atera nahi izan ditu: "Irabazteko jokatu dugu. Gero kontuan hartu behar da partida batean une askotan lehiakorrak izan behar dugula eta momentu horiek jokatzen jakin behar dugula. Garrantzitsuena taldeak jokatzeko duen modua da, futbolean dena oso lausoa baita. Jende guztiak geldialdira joan nahi du sentsazio on batekin. Guk, nolanahi ere, sentsazio txarra dugu emaitzagatik, gure partida ona izan da, nahiz eta une batzuetan estu hartu gaituzten. Gure atezaina oso ondo egon da eta berea ere bai. Taldea ondo lehiatzen da, ondo gaude. Porrot honetatik ikasi behar dugu, gutxienez penaltiak botatzen. Zorionak eman nahi dizkiegu asmatu egin dutelako eta aurrera egin behar dugu".
Erlazionatutako partidak
Girona FC - Athletic Club

