
Lehoiak, eskuzabalak golaren erantzukizunaren aurrean
Lehoiak, eskuzabalak golaren erantzukizunaren aurrean
Bederatzi jokalarik gola sartu dute LaLigako bederatzi jardunalditan eta Europa Leagueko bitan
Denboraldi hasiera honetan, Athleticen golak gauzatzeko lanak jokalari ugariren artean banatu dira. Lehoiek jokatutako LaLigako bederatzi jardunaldietan eta Europa Ligako bitan sartutako 16 golak bederatzi jokalari ezberdinek egin dituzte. Gainera, Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldearen golak egiteko gaitasunaren jatorria aztertzean, zelaiko eremu guztietako jokalariak aurkariaren atearen sarea urratzeko trebezia erakutsi dutela nabarmendu daiteke. Lau txapelketa desberdin eta neurketa dezente izango dituen denboraldi batean, kontuan hartu beharreko faktorea da, jokalari bakoitzaren ekarpena ezinbestekoa baita.
Gola balio ziurra da Athleticentzat, baita denboraldi honetan ere. Orain arteko hamaika partidetatik, talde zuri-gorria norgehiagoka batean saoilik geratu da goilik sartu gabe, LaLigako 4. jardunaldian Atletico de Madriden aurkako neurketan, hain zuzen ere.
Goleatzaileen zerrenda:
- Oihan Sancet (4 gol LaLigan eta gol bat Europa Leaguen)
- Gorka Guruzeta (2 gol LaLigan)
- Aitor Paredes (Gol bat LaLigan eta beste bat Europa Leaguen)
- Iñaki Williams (Gol bat LaLigan eta beste bat Europa Leaguen)
- Beñat Prados (Gol bat LaLigan)
- Nico Williams (Gol bat LaLigan)
- Dani Vivian (Gol bat LaLigan)
- Alvaro Djaló (Gol bat LaLigan)
- Mikel Jauregizar (Gol bat LaLigan)