Deskargatu Athletic Club - RCD Espanyol (10. J) partidaren buletin ofiziala

Deskargatu Athletic Club - RCD Espanyol (10. J) partidaren buletin ofiziala

Selekzioen neurketek behartzen duen geldialdiaren ostean, LaLiga San Mamesera itzuliko da eta talde kataluniarra jasoko du

Sevilla FCren aurkako berdinketaren eta Girona FCren aurkako porrotaren ondoren, Athletic Club jokoan jarriko diren hiru puntuak batzeko premiarekin San Mamesera itzuliko da. RCD Espanyol taldea izango du aurrean, Lehen Mailara igo berria, baina, egoera horretan egon arren, dagoeneko 10 puntu lortu dituena eta sasoi onean dauden taldeei irabazteko gai izan den; hala nola, Deportivo Alavesen edo RCD Mallorcaren aurka.

Taldeak eta zaleek indarrak batuko dituzte garaipenaren bidera itzuli eta Slavia Praharen aurkako Europa Ligako Faseko hirugarren jardunaldiari ahalik eta ondoen aurre egiteko.

Gozatu neurketaren buletin ofizialaz.