“Neurketa berezia da niretzat”
Ernesto Valverdek "dinamika onean eta joko ausartaren ideiarekin" ikusten du RCD Espanyol
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini du bihar San Mamesen RCD Espanyolen aurka neurtu baino lehen. Jokalari eta entrenatzaile gisa duen iraganagatik, teknikari zuri-gorriak talde kataluniarrarekin harreman berezia du eta horrela erakutsi nahi izan du prentsa aretoan: "Neurketa berezia da niretzat. Espanyol izan zen Ligan debuta eginarazi zidan taldea, eta Lehen Mailan ere entrenatzeko aukera eman zidana. Finalak jokatu ditut, biak irabazteko zorian, eta berezia da bertako jendeagatik".
Kirol arloan, lehoien entrenatzaileak Manolo Gonzalezek zuzentzen duen taldeak dituen dohainak goraipatu ditu: "Espanyol ondo ikusten dut. Norgehiagoka onak egiten ari da. Ondo jokatzen ari da, etxetik kanpoko emaitzak estuak izan dira, baina joko ausartaren ideia dute. Defentsan oldarkor ikusten dut, eta jokatzen duten sisteman kofiantza handia du. Igo berria da, baina ez du zerikusirik. Dinamika onean daude eta kontuz ibili behar da partidarekin. Oso lehia zaila izango da".
Gironaren aurkako LaLigako azken neurketari dagokionez, Ernesto Valverdek adierazi du taldeak aurrera egin duela eta etorkizun hurbilean dituen erronketan soilik jartzen duela arreta: "Argi dago neurketa ikusten egon garela, egin genituen gauza onak eta huts egin genituenak ere bai. Denbora pasa da, txapelketarekin berriz elkartzeko gogoa dugu, beste partida bat da eta berriro hasi behar dugu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RCD Espanyol

