
Emakumezkoena |
Bibiane Schulzeri egindako ebakuntza ondo joan da
Bibiane Schulzeri egindako ebakuntza ondo joan da
Erdiko atzelari zuri-gorria operatu dute gaur eskuin belaunetik
Bibiane Schulze ebakuntza gelatik igaro da gaur eta eskuineko belaunetik operatu dute. Duela hilabete, irailaren 21eko entrenamenduan, Athletic Clubeko erdiko atzelariak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen zoritxarreko jokaldi batean.
Gaur, astelehena, ebakuntza egin diote artikulazio horretako haustura konpontzeko, eta datozen orduetan ospitaleko medikuaren alta jaso dezala espero da.