“Asko sufrituta irabazi dugu”

“Asko sufrituta irabazi dugu”

Valverdek Slaviaren aurkako partidaren zailtasuna aitortu du eta horregatik “balio handia ematen diogu”

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da Europa Leagueko Liga Faseko hirugarren jardunaldian SK Slavia Praha taldeari 1-0 irabazi ostean: “Balio handia ematen diogu aurkaria asko baloratzen dugulako. Bagenekien zaila izango zela. Hiru partida ezberdin jokatu ditugu eta puntu bakoitza asko landu behar da Europan. Oso talde onak daude. Pozik gaude sailkapena nola doan ikusita”.

Teknikari zuri-gorriarentzat ez da ezustekoa izan txekiarren neurketa itzela: “Sekulako taldea da. Europa Leagueko lehen ontzian bazegoen, zerbaitegatik da. Txapeldunen Liga jokatzera ohituta dago eta jokalari harrigarriak ditu. Entrenatzaile berarekin denbora asko daramate, partidei erritmo bizia sartzen diote eta lehen minututik azkenera presio handia egiten dute. Ez dute inoiz amore ematen. Joan-etorri handiko norgehiagoka espero. Asko sufrituta irabazi dugu. Oso ondo jokatu dute partida bikaina osatuz. Kostatu zaigu, etengabe estutzen zigutelako. Horrek bere konplikazioak eta abantailak ditu, noizean behin arearen inguruan harrapatu ditzakezulako. Era horretan etorri da gola”.