
Lehen taldea |
Deskargatu Athletic Club - Real Betis partidaren buletina (12. J)
Deskargatu Athletic Club - Real Betis partidaren buletina (12. J)
Lehoiek talde andaluziarra hartuko dute lehiaketa kontinentaletara sailkatzeko bi hautagaien arteko lehian
RCD Mallorcaren aurkako berdinketaren ostean, Athletic Club San Mamesera itzuliko da hiru puntu lortzeko asmoarekin. Oraingoan, Real Betis Balompieren aurka neurtuko ditu indarrak, denboraldi honetan Conference Leaguea jokatzen duen taldea.
Partida hau pasata Ludogoretsen aurkako Europa Leagueko Liga Faseko laugarren jardunaldia jokatuko da Bulgarian eta talde zuri-gorriak sentsazio onekin aurre egin nahi dio hitzordu honi.