
"Betisen aurkako partidak ona izango dela pentsatzeko pizgarriak ditu"
"Betisen aurkako partidak ona izango dela pentsatzeko pizgarriak ditu"
Ernesto Valverdek espero du Athletic Clubek maila ona ematea bihar San Mamesen Sevillako taldearen aurka
Ernesto Valverdek agerraldia egin du gaur arratsaldean Lezaman, Athletic Club-Real Betis partidaren atarikoan. Lehoiak eta talde andaluziarra neurtuko dituen norgehiagoka antza oso erakargarria izango da, bi taldeen joko proposamenagatik: "Partidak pizgarriak ditu ona izan dadin. Oso kontuan hartzeko taldea da. Argi dago partidetara oso ondo sartzen direla eta guk adi egon behar dugu. Garrantzi handiko aurkaria da, jokalari handiekin, entrenatzaile bikainarekin, Europan presentzia jarraitua lortu du eta erregulartasuna erdietsi du bere lan egiteko moduan. Oso zaila izango da, noski".
San Mames erabakigarria izango da, berriz ere, LaLigan jarraian galdu gabeko hirugarren partida kateatzeko: "Oraindik goiz da ondorioak ateratzeko, baina gure asmoa etxean sendo aritzea da, eta bai ematen duela talde zaila garela. Etxean bereizgarri dugun nortasun hori izan nahi dugu beti".
Teknikari zuri-gorriak animo eta babes mezu bat bidali nahi izan die DANAk kaltetutakoei: "Besarkada bat Valentzian ezbehar izugarri hau jasaten ari den jendearentzat. Gauzak gure lekuan jartzen gaituzte. Badira futbola baino askoz garrantzitsuagoak direnak eta hemendik gure elkartasun guztia bidali nahi dugu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Betis

