
"Horrela jokatzen badugu, partida asko irabaziko ditugu"
"Horrela jokatzen badugu, partida asko irabaziko ditugu"
Valverdek "partida bikaina" egin dutela aitortu du eta garaipena lortu ezin izana deitoratu du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek Real Betisen aurka 1-1 berdindu ostean. Aukera onenak izan zituzten arren, hiru baloi zutoinetara bidalita, eta sari hobea merezi izan zuten arren, puntu bat lortzearekin konformatu behar izan zuten: "Gauzak horrelakoak dira. Futbolean batzuetan ezerezetik gol bat lortzen da eta beste batzuetan abagune oso argiak dituzu eta kosta egiten da horiek gol bihurtzea. Neurketa irekita zegoen eta ezin izan dugu irabazi".
Gainera, teknikari zuri-gorriak bere jokalarien jarduna goraipatu du: "Talde ona da eta ondo ez egotea eragin diegu. Nagusi izan gara eta partida bikaina osatu dugu, baina aurrera jarraitu behar dugu. Geratzen diren txapelketako partida guztiak horrela jokatzen baditugu, horietako asko irabaziko ditugu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Betis

