
Kluba |
Club Athletic Premium: Athletic Club - IF Elfsborg partidarako sarrerak
Club Athletic Premium: Athletic Club - IF Elfsborg partidarako sarrerak
San Mamesen jokatuko den Europa Leagueko 5. jardunaldiko partidarako 24 orduko salmenta esklusiboa Premium kideentzat
Athletic Club-IF Elfsborg partidarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athletic Premiumeko jarraitzaileek Athletic Clubeko Sarreren Webgunearen bitartez erosi ditzakete, lehentasunez.
ATHLETIC CLUB-IF ELFSBORG PARTIDARAKO SARRERAK
Salmenta esklusiboa astelehenean hasi eta azaroaren 5eko 10:30ak arte egongo da indarrean. Orduan, Club Athletic-eko gainerako kideek ere sarrerak erosten hasteko aukera izango dute, azaroaren 8ko ostiralera arte (12:00ak arte).