
Club Athletic: Athletic Club-IF Elfsborg neurketarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club-IF Elfsborg neurketarako sarrerak
Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko UEFA Europa Leagueko Liga Faseko bosgarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra azaroaren 8an, ostiralean, hasiko da
Azaroaren 28an, ostegunean, jokatuko den Athletic Club-IF Elfsborg neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa azaroaren 8ko 12:00ak bitarte egongo da aktibatuta.
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.
Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - IF Elfsborg

