
Kluba |
San Nikolas Ikastola KT hitzartutako kluba bihurtu da
San Nikolas Ikastola KT hitzartutako kluba bihurtu da
Algortako ikastetxeko taldeak Lezamarekin harremanetan jarriko dira lehen aldiz lau denboraldirako akordioarekin
Athletic Clubek eta San Nikolas Ikastola Kirol Taldeak akordioa lortu dute lehen aldiz hitzartutako kluba bihurtzeko. San Nikolas Ikastola KT-k lau denboralditako harremana izango du Lezamarekin, eta gizonezkoen eta emakumezkoen maila guztietako futbolariak hartuko ditu.
Bere presidenteak, Danel Kortazarrek, akordioa sinatu zuen Lezamako instalazioetan.