SV Werder Bremenek Athletic Club modeloa aztertu du

SV Werder Bremenek Athletic Club modeloa aztertu du

Klub germaniar historikoaren ordezkaritza zabala Lezaman izan da azken egunotan, zuri-gorrien prestakuntza eta estrategia eredua sakon ezagutzeko

Bundesligako klubik ospetsuenetako bat, SV Werder Bremen, Lezaman izan da azken egunotan, ordezkaritza zabalarekin, Athletic Clubeko Proiektu Estrategikoen esparruan, AC Coaches programa ardatz hartuta. Alemaniako txapelketaren historian partida gehien jokatu dituen taldeaz ari gara, harrobiko lanean tradizio handia duena eta Thomas Schaaf, etxeko mito bat aulkian zegoela, azken liga 2003/04an irabazizuena, bere maisu Otto Rehhagelek lortu zituen bi tituluen ondoren.

SV Werder Bremen prestakuntza lanean inspirazio handia duen kluba da. Horregatik, Athletic Cluben ezagutzetan eta metodoetan sakondu nahi izan du, futbolaren munduan bakarra den erakunde baten (Unique in the World) esentziari eta lehiakortasunari eusteko Lezamako Errendimendu Handiko Proiektua, pertsona-futbolariaren prestakuntzan eta garapen integralean oinarritutako metodologia eta OKRtan oinarritutako gure kudeaketa estrategikoko eredu batekin, helburuetara eta emaitzetara bideratutako lan-metodologia, Werder Bremenek ere erabiltzen duena.

Bi jardunalditan zehar, Clemens Fritz (Futboleko Zuzendari Nagusia) eta Marc Dommer (Akademiako Zuzendaria), Tarek Brauer, Jan-Claas Alexander eta Raphael Vogt Estrategiako arduradunekin batera, esperientziak partekatu dituzte Athletic Clubeko kideekin, bai Lezaman, bai San Mamesen.