“Derbia egutegian markatutako neurketa da"

“Derbia egutegian markatutako neurketa da"

Ane Azkonak laugarren postuan amaitu nahi du asteburua, "lehia polita eta osasuntsua" izango den neurketaren ostean

Igande honetan 18:00etatik aurrera euskal derbia jokatuko da Real Arenan. Reala eta Athletic elkarren aurka arituko dira Donostiako futbol-zelaian, hiru punturen bila. Bi taldeak laugarren (Reala 16 puntu) eta bosgarren (Athletic Club 14 puntu) postuetan daude kokatuta, hurrenez hurren. Igandeko derbiaren atarian, Ane Azkonak hitz egin du Lezamako prentsa aretoan.

Athleticek Betisi irabazi zion aurreko jardunaldian, eta Azkonaren ustez, "lasaitasun puntu bat eman dio taldeari. Orain bosgarren gaude eta espero dezagun hemendik aurrera askoz erregularragoak izatea eta puntu gehiago lortzea plaza horietatik ez jaisteko. Bosgarren izateak presio puntu bat eragiten digu, baina elitean horrekin bizi behar dugu. Ondo ari gara lanean eta konfiantza dugu egiten dugunarekin".


Derbi osasuntsua Reale Arenan

Igandeko neurketari dagokionez, honako hau esan du aurrelari zuri-gorriak: "Derbiak beti dira bereziak, are gehiago Reale Arena bezalako estadioetan. Bi puntura dugu Reala; beraz, irabaziz gero sailkapenean aurrera egin eta laugarren postuan jartzea lortuko genuke. Egutegian eragina duen guztiagatik liga hasieratik markatuta dagoen partida da. Lehia polita eta osasuntsua da. Jokalari asko ezagutzen dugu elkarReal Arenan jokatzeak motibazioa sortzen digu".

Azkenik, Azkonak EH Kopako errebantxa hartu nahi du, eta partidako gako batzuk azpimarratu ditu: "Bloke trinkoa izan behar dugu, eta defentsan ere lan handia egin, aukera asko sortzen dituztelako eta guk ditugunak aprobetxatu".