Bihar hasiko da Thinking Football Film Festival XII. edizioa

Bihar hasiko da Thinking Football Film Festival XII. edizioa

Zinema eta futbola uztartuko dituen jaialdiak bi aste iraungo du eta gai sozial ezberdinetako filmak proiektatuko dira

Bihar, astelehena 18, hasiko da Thinking Football Film Festival jaialdiaren XII. Edizioa. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera jaialdiari Sala BBK aretoan “The Last Taboo” dokumentalaren proiekzioarekin. Filmak askatasun sexualaren gaia jorratzen du, hamar futbolari homosexualen testigantzen bidez. Haien artean, Thomas Hitzlsperger dago, Athletic Cluben 125. urteurreneko enbaxadore izendatu genuena futbol bidezko, anitz eta toleranteago baten alde egindako borrokagatik. Sarrera doakoa da, beti bezala, baina aurretik erreserba egin behar da hemen.

Thomas Hitzlsperger eta Amal Fashanu – Justin Fashanu Fundazioko zuzendaria, hildako jokalari ohiaren iloba eta kazetari britainiar ospetsua – proiekzioaren ondorengo solasaldian izango dira.


Thinking Football: gizartearekiko konpromesua

Zinema eta futbola uztartzen dituen jaialdia bihar, azaroaren 18an, hasi, eta hilaren 26ra arte iraungo du; asteburuan ez da proiekziorik egongo.  Aurten ere, Athletic Club Fundazioak Sala BBKren laguntzarekin antolatzen duen jaialdiaren edizio honetan parte hartzen duten filmek, era batera edo bestera, futbolaren munduarekin lotutako gizarte-gaiei buruzko istorioak kontatuko dituzte. 

Egun bakoitzean, proiekzio nagusiaren amaieran, Fundazioak zineforum-saioak antolatuko ditu filmari eta bertan jorratutako gaiei buruz hitz egiteko. Thinking Football 2024 zinemaldiaren programazio osoa jaialdiaren web orrian ikus ditzakezue.