
Athletic Clubek bat egin du Haurren Munduko Egunarekin
Athletic Clubek bat egin du Haurren Munduko Egunarekin
ATERPE programa aitzindariaren bidez, haurrek kirola ingurune seguruan eta ongizatean egiteko dituzten eskubide unibertsalak aldarrikatzen ditu
Athletic Clubek Haurren Munduko Egunarekin bat egin du harrobiko futbolariak protagonista dituen bideo baten bidez. Lehen taldeetako jokalarien kromoak erakutsiz, Lezamako neska-mutilek guztiok, zelai barruan zein kanpoan, jarraitu beharreko eredu gisa dugun funtsezko papera gogorarazten digute.
Horrela, ingurune seguruak eraikitzearen garrantziari buruz hausnartzeko deia egiten da. Kirol-jardueraren inguruko kide guztiek bermatu behar dute haien ongizatea, baita partidu-egunetan agertzen diren jokabideen bitartez ere. Bideo honek nabarmentzen duenez, oihu, irain, keinu edo edozein ekintza desegokik ez die jokalariei bakarrik eragiten, edozein kategoriatakoak direla ere, baizik eta harmailetan edo telebista aurrean eserita dauden eta jokabide horiek ohikotzat hartzen dituzten pertsona guztiei ere eragiten die.
Ekintza horiek, askotan ikusezinak eta normalizatuak izan arren, kirol-ingurune seguruak bermatzeko desagerrarazi behar ditugun indarkeria motak dira.
Horrela, Klubak mezu argi bat zabaltzen du, adin txikikoenganako babesarekin duen konpromiso irmoari balioa ematen diona: "Gaur, inoiz baino gehiago, gogora dezagun hitz bakoitzak, keinu bakoitzak eta jarrera bakoitzak arrastoa uzten duela. Eredu izan gaitezen zelai barruan eta bizitzan. Indarkeriarik gabeko eta haurrekin konprometitutako kirolaren alde ".