Athletic Clubek bat egin du Feeberse sare sozial berriarekin

Athletic Clubek bat egin du Feeberse sare sozial berriarekin

Kontu ofiziala estreinatu du futbolera soilik bideratutako lehen plataforman

Athletic Clubek eta Feebersek, futbolaren mundura bideratutako lehen sare sozialak, lankidetza hitzarmena sinatu dute 2025eko azarora arte. Horrela, talde zuri-gorriak @AthleticClub kontu ofiziala estreinatu du, jada eduki eta zozketa esklusiboak partekatzen hasi den profila.

Futboleko edukietan oinarritutako lehen sare soziala da Feeberse, eta ekosistema berean zaleak, sektoreko profesionalak, futbolariak, hedabideak eta klubak elkarrekin konektatzeko helburuarekin sortu da. Plataformak funtzionalitate esklusiboak dituzten mikrobideoak eskaintzen ditu, eta horien artean jokagarritasuna nabarmentzen da, erabiltzaileari bere taldearekin dituen erronka eta kolaborazioetan parte hartzeko aukera ematen baitio.

Plataforma berri honetan sartzea beste aurrerapauso bat da Klubaren garapen digitalerako estrategian, 13 milioi eta erdi jarraitzaile baino gehiago baititu sare sozialen kanal ezberdinetan.