Sara Ortegaren mediku-txostena

Sara Ortegaren mediku-txostena

Aurrelari zuri-gorria larunbateko neurketarako baja izango da, Reale Arenako derbian jasotako kolpe baten ondorioz

Sara Ortega ez da bihar Lezaman jokatuko den Madrid CFFren aurkako partidarako zerrendan sartu. Athletic Clubeko aurrelari gazteak kolpe handia jaso zuen joan den igandean eskuin gandor iliakoan, Elene Lete Realeko atezainarekin tupust egin ondoren.
Lehoiak ez du astean zehar erreghulartasunarekin entrenatu eta ezin izango du talde madrildarraren aurkako norgehiagokan izan.

Bestalde, Patricia Zugasti eta Itxaso Miranda ere ezin izan dira zerrendan sartu.

Belauna osatzeko prozesu luzeagoetan dauden futbolariak (Marta Unzue, Bibiane Schulze, Alejandra Estefania eta Itxaso Uriarte) banaka eta erritmo ezberdinean dihardute.