Vallecaserako sarrerak: 1.148 zenbakia saritua

Vallecaserako sarrerak: 1.148 zenbakia saritua

Kontsultatu Athletic Cluben eta Rayo Vallecanoren arteko partidarako sarreren zozketaren emaitza

Vallecasen jokatuko den partidarako eskuragarri dauden 133 sarreren zozketa egin ondoren, zenbaki sariduna 1.148-a izan da. Beraz, zenbaki horrek eta hurrengo 132ek, hau da, 1.235era arte eta 1etik 45era arte, partida horretarako sarrera bat erosteko eskubidea izango dute.

Rayo Vallecanok ez du oraindik sarrera horien prezioa jakinarazi. Jakin bezain laster, saridunek jakinarazpen bat jasoko dute informazio hori adieraziz, baita sarrerak ordaintzeko modua ere, ondoren San Mameseko leihatiletan jaso ahal izateko.

1.235 bazkidek eman dute izena partida honetarako zozketan.