
Jolas Eskola 2024/25: bigarren jarduera Lezaman
Jolas Eskola 2024/25: bigarren jarduera Lezaman
Lehen saioaren arrakastaren ondoren, psikomotrizitate programak abenduaren 15ean, igandean, jarraituko du Athletic Cluben instalazioetan. Bertan, 5-6 urteko haurrek euren trebetasun motorrak, koordinatiboak eta kognitiboak garatuko dituzte, familiekin jolastuz
Lehen saioaren arrakastaren ondoren, abenduaren 15ean, igandean, psikomotrizitate eskolaren bigarren jarduera egingo da Lezamako kirol instalazioetan. Aurrekoan bezala, bi txanda izango dira izena emateko, 10:00etan eta 12:00etan.
Kirol hastapen modu berri bat bultzatzen jarraitzeko asmoz, oraingo honetan familiek Gabonetan girotutako jarduera ludiko batez gozatu ahal izango dute, non helduenek eta txikienek lankidetzan aritu beharko duten proposatutako erronkak lortzeko.
Seme-alabak inskribatu nahi dituzten familiek Athletic Cluben webgune ofizialaren bidez egin dezakete. Jardueren prezioa 16 eurokoa da familia eta txanda bakoitzeko.
Abenduak 15, igandea, 10:00
EMAN IZENA
Abenduak 15, 12:00