Naroa Uriarteren mediku-txostena

Naroa Uriarteren mediku-txostena

Bakioko erdiko atzelariak lotailu gurutzatua hautsi du berriro, oraingoan eskuineko belaunean, eta ebakuntza-gelatik igaro beharko du

Naroa Uriarte jokalariak, Granada CF-n utzita, lesio larria izan du berriro. Ezkerreko belaunean min hartu eta hiru urtera, egin dizkioten proba medikoek egiaztatu dute haustura duela aurreko lotailu gurutzatuan eta lesioa duela eskuin belauneko barneko meniskoaren aurreko adarrean.

Naroari ebakuntza egingo diote datozen egunetan eta, ondoren, sendatze-prozesuari ekingo dio.

Animo, Naroa! Eutsi!