"LaLiga etengabeko borroka da"
Ernesto Valverdek bihar Rayo Vallecano mendean hartzea espero du, abenduan lehoiek jokatuko duten partida sorta gogorrari ondo ekiteko
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eman du Rayo Vallecano-Athletic Club partidaren atarian, LaLigako 15. jardunaldian. Talde madrildarraren aurkako partidak neurketa sorta gogorra eta zorrotza irekiko die lehoiei, sei partida jokatuko baitituzte abenduan: "Gabonak heldu aurretik daukagun tartearen hasierako fase horretan gaude. Ikusiko dugu jokalariak nola dauden, baina berdin dio ze jokalari jokatzen duen. Asmoa irabaztera joatea da".
Rayo lehoien antzeko taldea da alderdi askotan. Valverdek zuzentzen dituen jokalariei gauzak zailduko dizkien aurkaria da, eta "oso indartsua" da etxean. Partida honen ostean, hitzordu bikoitza San Mamesen, Real Madrid eta Villarrealen aurka, baina garrantzitsuena, biharkoa: "Partidei oso ondo aurre egiten dion taldea da, intentsitate handikoa eta oso bertikala. Erritmo handia eta joan-etorriko tarteak izango dituen planteamendua espero dut. Prest egon behar dugu taldeen artean oso alde txikia dagoen fasean garaipena lortzen saiatzeko".
Erlazionatutako partidak
Rayo Vallecano - Athletic Club

