"Oso konfiantza-une onean gaude"
Ernesto Valverdek Athletic Clubek Rayo Vallecanoren aurka lortutako hiru puntuak ospatu ditu Txapeldunen Ligako postuetan kokatzeko
Ernesto Valverde komunikabideen aurrean agertu zen Athletic Clubek Rayo Vallecanoren aurka markagailua iraultzea lortu ostean. Oihan Sanceten bi golek LaLigako laugarren postuan kokatzea ahalbidetzen die lehoiei: "Oso partida parekatua eta lehiatua izan da, beti bezala Vallecasen. Kalitatezko jokalariak dituzunean partida erabaki dezakete eta horrela izan da, Oihan oso ondo aritu da eta pozik gaude horregatik. Konfiantza-une onean gaude eta bultzada hau aprobetxatu nahi dugu".
Asteazkenean Katedrala bisitatuko du Real Madrilek. Athletic Clubek ahalik eta egoerarik onenean ekingo dio talde madrildarraren aurkako neurketari: "Asko eskatzen diguten bi txapelketa jokatzen ari gara eta bietan dena ematera iritsi nahi dugu. Orain beste hiru puntu garrantzitsu jokoan izango dituen hurrengo partidan pentsatzen hasiko gara".
Erlazionatutako partidak
Rayo Vallecano - Athletic Club

