
2024ko azken partida etxean lehoientzat
2024ko azken partida etxean lehoientzat
Athletic Club – Levante Badalona larunbatean jokatuko da 16:00etan Lezaman eta urteko azken hitzordua izango da zale zuri-gorriekin batera
Athletic Club urteko azken txanpa bere zaleen aurrean 2024. urteko etxeko azken partidarekin amaitzeko prestatzen ari da. Levante Badalonaren aurkako neurketa larunbat honetan jokatuko da, 16:00etan, Lezaman, F Ligako 12. jardunaldiari dagokiona. Aukera ona izango da lehoiek sailkapenean duten posizioa indartzeko eta ligako etxeko hamabigarren garaipena sinatzeko.
Levante Badalona: proiektu berritu eta handinahia
2024ko amaiera honetan, Levante Badalona izango da aurkaria, denboraldi honetara arte Levante Las Planas bezala F Ligan aritu zen taldea. Egoitza lekuz aldatu du eta plantillan berrikuntza handia izan du. Kataluniako taldeak duela bi denboraldi maila gorenera igotzea lortu zuen entrenatzailearekin jarraitzen du, Ferran Cabellorekin, eta gaur egun Sant Joan Despi zelaia utzi du Badalonan Estadi Municipalera joateko, belar artifizialekoa. UDCA Teneriferekin batera, Lehen Mailan belar-artifiziala duten bi taldeak dira.
Levante Badalonaren proiektu berri honetako jokalariei dagokienez, fitxaketa handiak udan: Ana Gonzalez, Itzi Pinillos eta Lee Young-ju (hirurak Madrid CFF taldetik etorriak), Maria Llompart eta Cubedo (Villarreal CF taldetik), Majarin eta Banini (Atletico Madridetik), Berta Pujadas (Valencia CF taldetik) eta Maria Valenzuela (Levante UD taldetik). F Ligan eskarmentu handia duten jokalariak dira eta Badalonako taldearen maila lehiakorra igo duten maila onekoak.
Kataluniarrak Athletic baino puntu bat beherago daude, 16rekin seigarren postuan, eta partida oso estua espero da larunbat honetan 2. zelaian. Iaz Patricia Zugastiren hiru golek eta Azkonaren golak Cabelloren taldeari 4-1 gailentzeko balio izan zuten. Denboraldi honetako norgehiagokak pieza oso ezberdinak izango ditu eta bi talde oso borrokalari aurrez aurre. Ikuskizun bikaina izango da Athletic gazte eta ilusionagarri honen eskutik etxeko urteari agur esateko.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Badalona Women

