Valverde: "Partida hau eta gero, denok gara apur bat hobeak"

Valverde: "Partida hau eta gero, denok gara apur bat hobeak"

Entrenatzaile zuri-gorria oso pozik agertu da Athleticek Real Madrili 2-1 irabazi ostean San Mamesen

Ernesto Valverdek agerraldia egin du San Mamesen Athleticek Real Madrili 2-1 irabazi ostean. "Sekulako poza da guztiontzat. Hiru puntuak oso garrantzitsuak dira, konfiantza handiagoa ematen digute egiten ari garenaren inguruan. Ondo gaude", laburbildu du entrenatzaile zuri-gorriak.

"Ahalik eta gorago egoteko jokatzen dugu. Gure helburua iaz egin genuenari eustea da, beste lehiaketa batek duen pisuarekin", azaldu du Valverdek.

Hasierako hamaikakoan parte hartu duten gazteei buruz galdetuta, Txingurrik hauxe erantzun du: "Esperientzia jokatzen hartzen da. Jokalari gazteak zeuden zelaian, bai, baina gaur, partida honen ondoren, denok gara apur bat hobeak".

Julen Agirrezabak Mbapperen penaltian egin duen geldiketaren inguruan, Valverdek esan du "agian atea ondoen estalita duen taldeetako bat gara, Unai Simon, Julen Agirrezabala eta Alex Padillarekin".