
"Azken esfortzua egingo dugu urtea etxean garaipenarekin agurtzeko"
"Azken esfortzua egingo dugu urtea etxean garaipenarekin agurtzeko"
David Aznarrek 2024. urteko azken etxeko partida garaipen batekin itxi nahi du Levante Badalonari irabazita
Bihar (16:00etan, DAZN), Lezaman, Athletic Clubek urte bikain bati amaiera emango dio etxean. Levante Badalonaren aurkako 12. jardunaldia azken proba izango da zaleekin batera, eta David Aznarren gaurko prentsaurrekoan adierazi duenez, "urtea sentsazio onenekin amaitzeko aukera paregabea da. Bosgarren postua berreskuratu dugu eta urtea laugarren postuan amaitu nahi dugu. Etxeko lanak egiten eta geratzen diren bi partidak irabazten saiatu behar dugu, zailak baitira. Etxean urtea garaipen batekin agurtzen saiatuko gara".
Horrela, Athleticeko entrenatzaileak eskerrak eman dizkie athleticzaleei hamabi hilabete hauetan emandako babesagatik: "2024 honetan oso gauza politak bizi izan ditugu Lezaman eta zaleak partaide izan dira. Oso babestuta sentitu gara eta harmailak beteta ikusi ditugu berriro. Eguraldi txarra izan arren, laguntzeko azken ahalegin bat eskatzen diegu, asko nabaritzen dugulako etortzen direnean, eta gu ere saiatuko gara azken ahalegin hori egiten eta garaipena ematen", esan du.
Levante Badalona izango da biharko aurkaria, "denboraldiko errebelazioa izan zitekeen" talde bat. Athleticeko teknikariak, gainera, goian mantentzeko taldea dutela uste du eta oso ondo ari dira: "Inbertitu duen kluba da eta behar zuena ondo hartu du. Proiektu lehiakorra da, eta liga honetako onenen artean egon nahi du", azaldu du.
Espektatibak eta exijentzia
Joko-sentsazioei dagokienez, Aznarrek esan du "gero eta erosoago" gaudela eta "zelaian elkar ezagutzen" dugula. Era berean, denboraldiaren bilakaera ebaluatu du: "Liga sentsazio hoberenik gabe hasi genuen, markagailuari gehiegi erreparatuz eta jokoari gutxi. Denboraldi honetan faboritotzat jotzen gintuzten hasieratik, horrek asko eskatzen digu. Fokua berreskuratu dugu eta pentsamolde aldaketa horrekin gaude. Espektatiba oso altuekin jokatzen dugu Lehen Mailan hiruzpalau urte eskas daramatzaten jokalari oso gazteekin".
Azkenik, bigarren taldeko zenbait jokalarik, Vilariñok edo Agotek kasu, Ligako azken norgehiagoketan izan duten paperari buruz galdetu diote: "Klub honek Lezamaren talentutik eta harrobiko teknikarien lanetik bizi eta behar du. Orain Vilariño edo Agote dira, eta zuhur jokatu behar dugu finkatzeko. Lehen Mailan ez dago akats-tarterik eta onenen artean egon nahi duen talde bat nahi dugu. Pentsamolde eta eskakizun horrekin ari gara lanean", erantzun du Athletic Clubeko entrenatzaileak.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Badalona Women


