
800 athleticzale inguru Istanbulen
800 athleticzale inguru Istanbulen
Zale zuri-gorriak Sultanahmet Squareko autobus-zerbitzu bereziaren bidez sartu beharko dira estadiora, 14:30ean (Istanbuleko ordua)
Athletic Club ez da bakarrik egongo Istanbulen. Zalego zuri-gorri leialeko 800 bat ordezkari Fenerbahçe SK taldearen aurkako Europako partidan lehoiak animatzen egongo dira. Neurketa Europa Leaguerako ezohikoak diren egun eta ordu batean jokatuko da, asteazkenean 18:30ean (Euskal Herrikoa 16:30ean), eta Fenerbahceren Sukru Saracoglu estadiorako sarrera ordutegiak ere arraroak izango dira athleticzaleentzat.
Zelaira sartzeko modu bakarra arratsaldeko 14:30ean (Istanbuleko ordua) Sultanahmet Squaretik abiatuko den autobus-zerbitzu berezia erabiliz izango da. Ezarritako protokoloaren arabera, 11 autobus (gehi erreserbako beste bi) aterako dira plaza horretatik estadiora, hiriko poliziak lagunduta.
Salbuespen gisa, ostatua estadiotik gertu hartu duten athleticzaleek, ahal den neurrian Athletic Clubeko bereizgarrik eraman gabe, 15:10ean Salı Pazarı Otopark aparkalekura jo dezakete. Bertatik, poliziak oinez eskoltatuko ditu zelaira arte.
Zaleak 15:30ean iritsiko dira zelaira, Athletic Clubeko zaleentzat ateak irekiko diren ordu berean. Hau da, norgehiagoka hasi baino hiru ordu lehenago.
Zelaitik irtetzeko, behin partida amaituta, athleticzaleek autobusak hartu beharko dituzte, oraingoan, Sultanahmet Squarera bueltan. Itzulerarako autobusak 21:30ean abiatuko dira zelaitik.
Erlazionatutako partidak
Fenerbahce SK - Athletic Club

