UD Logroñes, 2024-25 Kopako lehen aurkaria

UD Logroñes, 2024-25 Kopako lehen aurkaria

Athletic Club, egungo txapelduna, urtarrilaren 4an, larunbatez (21:30ean) estreinatuko da Las Gaunasen

Athletic Clubek UD Logroñes izango du aurkari Kopako final-hamaseirenetan. Egungo txapeldunak urtarrilaren 4an, larunbatez, jokatuko du Errioxako taldearen aurka, 21:30ean.

Zozketaren baldintzak direla eta, Kopako partidak maila txikieneko taldearen futbol zelaian jokatuko dira beti, kasu honetan, Las Gaunasen, Bigarren Federazioko taldearen etxean, Estatuko futbolaren laugarren mailakoa.

UD Logroñes Bigarren Federazioko II. multzoko hirugarren postuan dago, playoff postuetan, zazpi garaipen, sei berdinketa eta bi porrotekin.
 

Kopako final-hamaseirenetako gainerako kanporaketa

  • UD Barbastro – FC Barcelona 
  • Pontevedra CF – RCD Mallorca
  • CD Minera – Real Madrid CF
  • Marbella FC – Atletico Madrid
  • Ourense CF – Real Valladolid CF
  • SD Ponferradina – Real Sociedad CF
  • Granada CF – Getafe CF
  • SD Huesca – Real Betis 
  • Real Racing Club – RC Celta
  • Racing Club Ferrol – Rayo Vallecano
  • UD Almeria – Sevilla FC 
  • CD Eldense – Valencia CF
  • Elche CF – UD Las Palmas
  • FC Cartagena – CD Leganes
  • CD Tenerife – CA Osasuna