
"Ez digu beldurrik emango zaleak gurekin pozik eta ilusionatuta egoteak"
"Ez digu beldurrik emango zaleak gurekin pozik eta ilusionatuta egoteak"
Athletic Clubek 2024ko azken neurketei "bizitzen ari garen une gozoa luzatzeko" asmoarekin aurre egin nahi die
Istanbuleko Şükrü Saracoğlu zelaian lortutako garaipen handiaren ondoren, Athletic Clubek LaLigan jarriko du berriro begirada tentsio handiko bi neurketekin 2024 urteari amaiera emateko. Hain zuzen ere, Ernesto Valverdek horri buruz hitz egin du 17. jardunaldiko Deportivo Alaves eta Athletic Cluben arteko partidaren atariko prentsaurrekoan: "Une onean gaude eta horri eutsi nahi diogu. Bi neurketa geratzen zaizkigu urtea amaitzeko. Biak etxetik kanpo eta derbiak. Ondo badakigu zer adierazten duen horrek eta aurkarientzat zein guretzat duen motibazio-puntua. Urtea bizitzen ari garen une gozoa luzatzen bukatu nahi dugu. Alaves sailkapeneko behealdean dago eta hortik atera nahi du. Irabazteko moduko baliabideak dituen taldea eta zaleak dituzte".
Taldea une ezin hobean aurkitzen dao, eta entrenatzaile zuri-gorriak ez du beldurrik bere jokalariak azken emaitzen konformismoan erortzeko: "Gure kasuan, ez dago gehiegizko konfiantzarik. Futbolaren munduan ziurtasun argi bat badago, egunen batean galdu egingo duzula, alegia. Egun hori ahalik eta gehien atzeratzen saiatuko gara. Ez digu beldurrik emango zaleak gurekin pozik eta ilusionatuta egoteak. Hala ere, onartu beharra dago aurrean ditugun norgehiagokek duten zailtasuna. Biharko derbia ere zaila izango da. Gure jokoan bakarrik jarri behar dugu arreta".
Amaitzeko, Ernesto Valverdek Europa Leagueko azken neurketa arazoren batekin amaitu zuten jokalari batzuen berreskuratzeari buruz hitz egin du: "Yeray eta Nico Williams ondo daude eta deialdian sartu dira. Azaken entrenamendu osoa bete dute eta bihar hobeto egongo direla uste dugu".