
Sevilla FC mendean hartzea, 2024ko ligako azken erronka
Sevilla FC mendean hartzea, 2024ko ligako azken erronka
Athletic Clubek Liga F-ko urte honetako azken partidari aurre egingo dio igande honetan Andaluziako taldearen aurka
Sevilla FC eta Athletic Clubek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan, abenduak 15 (19:00etan), Jesus Navas Kirol Egoitzaren zelaian. Sevillak bere errendimendua hobetu nahi du denboraldi gorabeheratsu baten ostean. Pasa den denboraldiarekin alderatuta, oso bestelako emaitzak lortu ditu; hala nola, Espanyolen (1-0) eta Valentziaren (3-1) aurkako garaipenak, baina baita porrot esanguratsuak ere, Granadaren aurka 3-0 eta Madrid CFFren aurka 0-2. Bestalde, lehoiak emaitzetan egonkortasuna bilatzeko eta 2024ko urte bikaina hiru puntu gehiagorekin amaitzeko asmoarekin iritsiko dira norgehiagokara. Athleticek, neguko etenaldiaren aurretik, sailkapenaren goiko aldean mantendu nahi du bere posizioa, podiumari jarriki dauden postuetan.
Egia da historikoki Athletic Clubek emaitza onak lortu dituela Sevilla FCren instalazioetan, nahiz eta azken urteetan joera parekatuagoa izan den. Lehoiek Sevillako lurraldean lortutako azken garaipena 2020koa da. Harrezkero, ordea, Sevillako azken hiru norgehiagokak berdinketan amaitu dira, eta gol eta abagune gutxiko partidak izan dira.
Trantsizioan aurkitzen den Sevilla FC
Andaluziarrek aldaketa nabariak izan dituzte denboraldi honetan Cristian Torok entrenatzaile kargua utzi ostean. David Losada etxeko teknikariaren zuzendaritzapean, taldea asko aldatu da. Eskarmentu handiko jokalariak iritsi dira; hala nola, Iris Arnaiz, Fatou Kanteh (egungo golegile nagusia 4 golekin) eta Natalia Padilla, baita Lucia Moral eta Corrales gazteak ere, Atletico Madridek eta FC Barcelonak utzita, hurrenez hurren.
Hala ere, taldeak ere baja garrantzitsuak jasan izan ditu. Amanda Sampedrok, zelai erdian erreferentea zenak, erretiroa hartu du, eta Cristina Martín Prieto, Inma Gabarro, Rosa Otermín eta Cahynová bezalako jokalari garrantzitsuen irteerek hutsune sacona taldean, batez ere, lidergoari eta erasorako gaitasunari dagokienean.
Ikusi beharko da Athletic gai izango baden denboraldi honetan trantsizioan aurkitzen den taldeari aurre egin eta ligako jarraikako hirugarren garaipena lortzeko. Hain zuzen ere, David Aznarren taldeak ezin izan du horrelako bolada onik erdietsi denboraldi honetan. Zalantzarik gabe, zuri-gorrien aldetik, 2024 urterari amaiera bikaina emateko garaipena izango litzateke, abenduaren 22an Caceresera bidean jarri baino lehen. Bertan, Kopako final-zortzirenetako kanporaketa izango dute hizpide, baina hori beste erronka bat izango da.