Athletic Clubeko beteranoek CD Mungia gainditu dute

Athletic Clubeko beteranoek CD Mungia gainditu dute

Talde zuri-gorriak 2-8 irabazi du talde mungiarraren mendeurreneko ekitaldietan

Athletic Clubek 2-8 irabazi zion CD Mungiari Uribe eskualdeko klubaren mendeurrenaren ospakizunen harira jokatutako partidan. De Paulak eta Iker Madariagak, bina, eta Raul Garciak, Eneko Bovedak, Oskar Alkortak eta Joseba Arriagak sartu zituzten zuri-gorrien golak.

Larunbateko jardunaldi politean nabarmendu beharreko beste datu bat Raul Garciak beteranoen taldearekin egindako debuta izan zen. Deialdia honako hauek osatu zuten: Raúl García, Eneko Boveda, Asier Abad, Aitor Alkalde, Raúl Guerrero, Anton Olondo, Alfonso Valín, Joseba Arriaga, Iker Madariaga, Aitor Agirre, Oskar Alkorta, Ibon Gutierrez, David de Paula, Mikel Amezaga, Gorka Soria, Sote García, Jon Moya eta Goio Soria.