
Kluba | Bazkideak | Bazkideen Txokoa |
2025eko bazkide-kuotak ordaintzea
2025eko bazkide-kuotak ordaintzea
Kuotak helbideratuta ez dituzten bazkideek urtarrilaren 30era arte egin dezakete ordainketa banku-txartelaren bidez, webguneko Bazkideen Txokoaren bitartez
Athletic Clubek jakinarazi nahi du kuotak helbideratuta ez dituzten bazkideek dagoeneko egin dezaketela 2025eko bazkide-kuotaren ordainketa banku-txartelaren bidez, '2025eko KUOTA ORDAINDU' botoian gaitutako estekaren bidez, web orriko Bazkideen Txokoko urteko kuotaren tramiteak/ordainketa atalaren barruan.
Klubaren Estatutu Sozialek hogeita hamar egun naturaleko epea ezartzen dute kuota soziala ordaintzeko; beraz, 2025eko urtarrilaren 30a izango da horretarako azken eguna.