"Pozik gaude urtea ondo amaitu dugulako"
"Pozik gaude urtea ondo amaitu dugulako"
Valverdek 2024. urte historiko bati ginga jarri izana ospatu du, eta aitortu duenez "emaitzak lortzen zoazenean beti daukazu bultzatzen zaituen konfiantza- eta animo-puntu hori"
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da lehoiek Osasunaren aurka erdietsitako garaipenaren ostean (1-2), 2024ko azken partidan: "Oso partida lehiatua izan da, eta pozarren gaude urtea ondo amaitu dugulako. Garaipen honek asko suposatzen du guretzat. Badakigu zein zaila den derbi bat irabaztea eta are gehiago hemen Iruñean. Emaitzak lortzen zoazenean, beti daukazu bultzatzen zaituen konfiantza- eta animo-puntu hori".
Hala ere, taldeak dinamika ona daraman arren, zuhur jarraitzen du teknikari zuri-gorriak: "Gure helburua geneukana da. Hiru lehiaketak konbinatu ahal izatea eta urruti iristen saiatzea. Oraingoz lortzen ari gara, baina asko dago aurretik".
Erlazionatutako partidak
CA Osasuna - Athletic Club

