Club Athleticeko kideek Kopako Logroñoko partidarako sarrerak eska ditzakete

Club Athleticeko kideek Kopako Logroñoko partidarako sarrerak eska ditzakete

Club Athleticeko kideek datorren urtarrilaren 4an Las Gaunasen jokatuko den Kopako neurketa zuzenean ikusteko aukera izango dute

Urtarrilaren 4an, larunbatean (21:30), Las Gaunasen jokatuko den UD Logroñes-Athletic Club partida ikusi nahi duten Club Athletic Clubeko kideek Club Athleticen webguneko "Nire Kontua" area pertsonalean  izena eman ahal izango dute ostiral honetako 10:00ak arte. 63 sarrera (50€ bakoitza) bideratuko dira kolektibo horientzat.

Banaka zein bikoteka egin ahal izango da eskaria, baina biak izan beharko dira Club Athleticeko kideak. Kontsultatu hemen Club Athletic zozketaren oinarriak.


ESKURATU SARRERA
 

Horrelako zozketetan parte hartu nahi baduzu, egin zaitez Club Athletic-eko kide eta gozatu abantaila guztiez.

* Sarreren irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 48 orduetan erosteko aukera berresteko eta ordainketa egiteko estekarekin. Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, erabiltzaile horiek Klubak edozein lehiaketarako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.