Ezagutu Club Athletic Play

Ezagutu Club Athletic Play

Eduki esklusiboa, jokalarien irudi berriak eta laburpen guztiak, Club Athletic kideentzat bakarrik

Gaurtik aurrera, Club Athletic-eko kide guztiak beren Arlo Pertsonalean gune berri batera sartu ahal izango dira: Club Athletic Play. Atal honetan aurkituko duzuen edukiarekin, mundu osoko jarraitzaileak Athleticetik gertuago sentitzea espero dugu.

Club Athletic Playren lehen bertsio honetan, erabiltzaileek mugikorretarako zorroak, jokalarien txartel ofizialak, partiden irudi esklusiboak eta gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen 2024/25 denboraldiko partiden laburpen guztiak aurkituko dituzte.

Club Athletic Play da hazten jarraitzeko eta gure nortasuna eta filosofia inoiz baino urrunago eramateko apustu berria. Horregatik, gune honetara edozein txartel mota sar daiteke: Athleticzale, Club Athletic eta Club Athletic Premium. Laster, eduki eta sorpresa gehiago sartuko ditugu.

Athleticen edukirik esklusiboena ezagutu nahi baduzu, egin zaitez Athleticzale doan eta ez galdu ezer!