
Logroño: 1.743 zenbakia saritua izan da
Logroño: 1.743 zenbakia saritua izan da
Kontsulta ezazu Las Gaunas zelaian jokatuko den partidarako sarreren zozketaren emaitza
Las Gaunas zelaian jokatuko den partidarako sarreren zozketa egin eta gero, 1.743 zenbakia izan da saritua. Hortaz, zenbaki horrek eta hurrengo 1.099 zenbakiak, hau da, 2.842 zenbakira arte, partida horretarako sarrera bat eskuratzeko aukera izango dute, San Mameseko lehiatiletan.
Sarreren prezioa 50 €-koa da.
3232 bazkidek eman dute izena partida honetarako.
Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat
Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Bazkideen Txokoan aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera. Ordainketa egin ondoren, sarrerak San Mameseko leihatiletan jaso behar dira ondorengo ordutegian:
- Urtarrilaren 2 (osteguna), 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era
*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztien ordainketa egingo duena (eta ondoren leihatiletan jasoko dituena).
Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.
Erlazionatutako partidak
UD Logroñés - Athletic Club

