
Lehen taldea |
27.522 ikusle lehoien entrenamenduan San Mamesen
27.522 ikusle lehoien entrenamenduan San Mamesen
Jendetza bildu da Katedralean Athletic Clubekin batera urte ahaztezina agurtzeko eta Gabonetako oporrak aprobetxatuz txikiek protagonismo handia izan dute
Athletic Cluben gizonezkoen lehen taldea gaur goizean San Mamesen entrenatu da, ateak irekita, 27.522 athleticzale baino gehiagoren begiradapean.
2024 historikoa agurtzeko modu bikaina familia zuri-gorriarentzat. Lehoiek batez ere txikienak gozarazi dituzte eta saioaren amaieran opariak banatu dizkiete.