Gurutzeta, Basurtu eta IMQ Zorrotzaurre ospitaleek Athletic Cluben bisita jaso dute

Gurutzeta, Basurtu eta IMQ Zorrotzaurre ospitaleek Athletic Cluben bisita jaso dute

Lehoiek Gabonetako ohiko bisita egin diete ospitalean dauden haurrei

Gabonetan murgilduta gauden honetan eta, ohikoa den bezala, Athletic Clubeko jokalariak Gurutzetako, Basurtuko eta IMQ Zorrotzaurreko ospitaleetan izan dira, haurrei eta ospitaleratutako pertsonei euren animoa, zorionak, lehenbailehen osatzeko desiorik onenak eta opari batzuk oparitzeko asmoarekin.

San Mameseko lan saioa bukatu ostean, Athletic Clubeko jokalariek oso tarte atsegina pasa dute gaixo dauden pertsonak bisitatzen eta Gabonetako opariak maitasun handiz ematen. Hitzordu berezia da beti, egoiliar gazteenak ilusioz betetzen baitira gure lehoiek eskaintzen dieten presentziarekin, maitasunarekin eta konpainiarekin.