"Faboritoak gara, baina baldintza hori zelaian erakutsi behar da"

"Faboritoak gara, baina baldintza hori zelaian erakutsi behar da"

Ernesto Valverde ez da Kopako final-hamaseirenetako aurkariaz fio, eta kanporaketa gainditzeko "neurketa behar bezala bideratu eta aurkaria zein egoera merezi duten bezala baloratu" behar direla uste du

Bueltan da Athletic Clubek gehien gogoko duen lehiaketa, azken edizio honetan bere publikoari hainbeste poz eskaini diona. Zale zuri-gorriek hainbeste gogoko duten Kopako kanporaketak datoz zuri-gorrientzat, are gehiago azken parte-hartzean Gabarra Itsasadarrera atera zenean 40 urte geroago txapeldun bilakatu ondoren. Baina hori jada historia da, eta denboraldi berriko lehiaketan eta final-hamaseirenetako lehen aurkarian zentratzea, UD Logroñes historikoan. Ernesto Valverdek, kanporaketaren atarian, ez duela ezustekorik nahi esan du: "Izua diet partida hauei. Kanpokoek ziurtzat jotzen dute goragoko mailan dagoen taldeak irabazi egin behar duela, baina, benetako unean, indarrak dirudien baino parekatuago daudela ikusten duzu, neurketa hasiera batean ematen duena baino parekatuagoa izatea eragiten duten elementuak daudelako. Jokalekua, giroa, aurkariaren espiritua... Horretarako, oso prestatuta egon beharko dugu beti, biharkoa finala baita guretzat. Bi taldeetako bat kanporatuta geratuko da. Guretzat UD Logroñes Girona FC kanporatu duen aurkaria da, Txapeldunen Liga jokatzen duen taldea, eta bidean SD Eibar ere gainditu duena. Norgehiagoka behar bezala bideratu eta aurkaria zein egoera merezi duten bezala baloratu beharko dugu".

Honela deskribatu du entrenatzaile zuri-gorriak talde errioxarra: "Gol gutxi sartzen dizkioten eta aurkariak gutxi iristen zaizkion taldea da. Bere etxean oraindik galdu ez duena. Azken urteotan, taldea oso mentalizatuta joan da gisa honetako partidetara, badakielako zer zailtasun dituzten. Mentalizatuta joan ohi gara, baina ondoren jokatu egin behar da, eta ez dugu istripurik edo kontrako egoerarik izan behar. Baina hori guk landu beharko dugu. Ezin dugu pentsatu abantaila bat dugunik goragoko kategoriakoa izateagatik. Faboritoak gara, hori egia da, baina baldintza hori zelaian erakutsi behar da".

Amaitzeko, honela mintzatu da Ernesto Valverde Alex Padilla atezain gaztearen 2029ra arteko kontratu berritzeaz: "Argi dago Padillak utzita geratzen dena jokatzea pentsatzen ari garela. Aukera bat da, maila gorenean eskaini duen errendimendua eta sortu duen interesa kontuan hartuta".