2024/25 Jolas Eskolaren hirugarren topaketa Lezaman

2024/25 Jolas Eskolaren hirugarren topaketa Lezaman

Lehenengo bi saioen arrakastaren ondoren, Athletic Cluben instalazioetan egiten den psikomotrizitate programak urtarrilaren 26an, igandean, jarraipena izango du. Bertan, 5-6 urteko haurrek, familiaren laguntzarekin, euren trebetasun motorrak, koordinatiboak eta kognitiboak garatuko dituzte

Datorren igandean, urtarrilak 26an, psikomotrizitate eskolaren hirugarren topaketa izango da Lezamako kirol instalazioetan. Aurreko bi saioetan bezala, bi txandatan izen emateko aukera egongo da, 10:00etan eta 12:00etan.

Seme-alabak inskribatu nahi dituzten familiek Athletic Clubeko web orri ofizialaren bidez egiteko aukera dute. Jardueren prezioa 16 eurokoa da familia eta txanda bakoitzeko. Pertsona bat izena emanda dagoenean, arrazoia edozein dela ere, ezin bada etorri, dirua itzuliko zaio, baldin eta jarduera egin baino 48 ordu lehenago abisatzen badu. Horretarako, honako helbide honetara email bat bidali beharko da: [email protected]

Izena emateko:

 

Igandean, urtarrilak 26an, 10:00etan


Eman izena orain

 

Igandean, urtarrilak 26an, 12:00etan

 

Eman izena orain