Marta Sanadriren mediku-txostena
Aurrelariak orkatilean min hartu zuen aurreko astean eta ezin izango du Bartzelonara bidaiatu RCD Espanyolen aurka jokatzeko
Marta San Adrian "Sanadri" baja izango da RCD Espanyolen aurka jokatuko den Liga F-ko 14. jardunaldiko neurketan. Donostiako futbolariak min hartu du eskuin orkatilan eta aste honetan ez da taldearekin egon. Bilakaeraren zain geratzen da.
Bestalde, Ane Elexpuruk eta Nahikari Garciak alta jaso dute eta gainerako kideekin batera entrenatzen ari dira.